Los hombres de Paco
Otsaila 16th, 2008Los hombres de Paco bueltatu da bere 5 .denboraldiarekin. 4. denboraldiko azkeneko kapituluan, San Antonioko komisaria bahitu egin zuten, Uriarteren kideek, Curtis-ek tiro bat jaso zuen “bazoan”, Ritak eta Povedillak, beraien umea edukitzen zuten bertan….
Lucas eta Sara, San Antonioko komisarian gertatutakoaren ondoren Madagaskarrera joan behar ziren Sararen urteak ospatzera. Baina sara bakarrik joaten da, Lucasi poliziak atxilotzen duelako. Baina lasai egon azkenean sara San Antoniora berriro ere bueltatzen delako.
Beste aldetik, Paco komisariko buruzagia bihurtzen da Don lorenzok komisarian gertatutakoaren ondorioz oso gaizki dagoelako.

Orduan Pacok operatibo bat prestatu beharra dauka, beraz, Lucas eta Povedilla kartzelan infiltratzen dira barruan dagoen banda bat espiatzeko, esaten den bezala. Baina dena ez zaie ondo ateratzen, bertako banda batek Povedilla bortxatzen du eta ondorioz kartzelatik atera nahi du. Lucas laguntza eskaintzen dio Povedillari. Honela egun batean, espiatu behar zuten banda, Povedillarekin kontaktuan jartzen da misio larri bat egiteko, Povedilla beste preso bat bezala jokatzen duelako baietz esaten du. Baina azken aurreko kapituluan Povedilla eta bandako 2 gizon kartzelatik ateratzen ahaleginak egiten dituzte, eta noski Lucas beraiekin joaten da.

Sara, lucas ahaztu nahi duenez Aitorrekin hitz egitera joaten da. Honek esaten dio gauero berekin amesten zuela , eta honela bazekien zeinetan zegoen maitemindurik. Sarak probatu egiten du baina ez du aitorrekin amesten baizik eta lucasekin duzue. Lucas aterako ahal da banda horrek jarri zion tranpa harretatik? sara Lucasekin amesten egongo da bere bizitza guztian?

Hurrengo asteartean antena 3 en 22:30 al pie de la letra eta gero.
Posted by osto